Ezagutu ezazu demoaren bidez GIC bertsio berriaren aukera guztiak probatzen eta ezagutzen utziko dizun esperientzia.
Behin barruan zaudela, bi bisita mota eskaintzen ditu:
- Gidatutako bisita: Azalpenak ematen dituen ibilbide batetik eramango zaitu, eta arreta berezia jartzen die GIC.2 bertsioak dakartzan zerbitzu eta aukerei. Bisita hau berak dakartzan aukera guztiak erakusteko pentsatuta dago, eta horregatik, irakaslearen papera aukeratu da, GICen aukerarik osoena delako.
-
Bisita librea: Mugi zaitez nahierara GIC.2 bertsioan zehar aipatzen diren edozein paperetik abiatuta: Irakasleak, gurasoak, ikasle gazte eta txikiak; froga ezazu nola tresna hau egokitzen den erabiltzaile bakoitzera eta ezagutu ezazu eskola bakoitzaren identitatea eta funtzionamendua neurrira egitea eta egokitzea ahalbidetzen duen malgutasuna.
Lehenik eta behin, bisita gidatua erabiltzea gomendatzen dizugu aukera bat bera ere gal ez dezazun eta GIC.2 zer den jakin dezazun. Ondoren, proba ezazu bisita librea Horrela, hobeto ulertuko duzu zer den GIC.2.