Gaur egungo tresnak etorkizuneko pertsonentzat

Mundua etengabe ari da aldatzen eta eskola ezin da hortik kanpo geratu. Egun gizartearen egunerokotasunean nagusi diren tresnak erabiltzen irakasteak ikasleak helduen munduan erabat txertatzea bermatzen du.

Hala eta guztiz ere, tresnek ezin dute ahantzarazi eskola sozializatzeko eta jendea elkartzeko balio duen eremu bat dela, eta bertan parte hartzea erabat garrantzitsua dela. Tresna hauek era arduratsu batean erabiltzen irakastea ere norberak bere gain hartu behar duen erronka bat da.

Esparru honetan, Pedagogia Interactivak bere helburuak finkatzen ditu bere printzipioekin bat datozen erronkak erdiesteko:

  1. Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen eraginkortasuna handitzea hezkuntza prozesuak hobetu ahal izateko.
  2. Ikasle bakoitzaren prestakuntza hobetzea.
  3. Hezitzaile bakoitzaren eta eskola bakoitzaren hezkuntza gaitasunak indartzea.
  4. Norberaren lanaren eta besteei laguntzeko lanaren aukera berriak sortzea:
  • Klaustroen sormena sustatzea.
  • Erakundeak dinamizatzea kanpoko eta barneko
    komunikazioa sinplifikatuz.

Hori lortzeko, Pedagogia Interactivak honakoa proposatzen du:

  1. IKTen ahalmen guztia ikastetxeetako hezkuntza proiektuen zerbitzura jartzea.
  2. Teknologia erraz eta gardena erabiltzea, azken batean, erabiltzaileentzat ikusezin bihurtzen dena.
  3. Langile espezializatuekin aukera paregabe bat eskaintzea laguntza eta zerbitzuak bermatu ahal izateko.
  4. Irtenbide horiek ekonomia eta langile kostu baxua izan behar dutela ulertzea.

Hori guztia eskola bakoitzeko komunikazio eta ikaskuntza ingurune batekin lortzen da. Alde horretatik, Pedagogia Interactivak GIC (Gestión Interactiva del Conocimiento) aukera aurkezten du. Eskolaren beraren web espazioa, baliabideen iturria eta irakasle, guraso eta ikasleen elkargunea da.


Marie Curie, 2, 08042 Barcelona (Ed. Fòrum Tecnologia) Tel. 93 253 91 90 Faxa. 93 291 76 91 IFK: B-63158455
© 2005, Pedagogia Interactiva, Legezko jakinarazpena