Behin ikasturtea bukatuta, GIC bertsioa dagoeneko atzean geratu da.
28/07/2005
Ikasturte honetan zehar ia hogei mila ikaslek eta mila eta zortziehun irakaslek erabili dute Pedagogía Interactivak eskaintzen duen GIC plataformaren 1.0 bertsioa. Eskala handiko erabilera honek esperientzia handia ekarri du. Ikastetxeak esperientzia hori guztia erabiltzen ari dira orain, eta esperientzia hori jardunbide egokiez osatutako katalogo aberats bat izatera helduko da. Udako ikastaroetan eta GIC erabiltzen duten erakunde batzuen jardunaldietan dagoeneko ikasturtean zehar lortutako esperientziaren analisi bat egiten hasi dira. Argi eta garbi dago denon artean ibilbide didaktiko eta pedagogiko berriak aztertzea ahalbidetzen duen dinamika eraginkor bat sortzen ari garela.
Pedagogia Interactiva