GIC Eskola Intranetak 3. saria jaso du Innova sarien bigarren ekitaldian, EXPODIDACTICA 2006 erakusketaren barruan

 

28/03/2006

Expodidactica erakusketak Innova sarien 2. ekitaldirako deialdia egin zuen. Expodidacticak, berrikuntzari eskaintzen dion sari horren bitartez, hezkuntza komunitatearentzako den edozein produktu edo zerbitzuren alde didaktikoa, sormenezkoa edota berritzailea goraipatzen eta sustatzen du.

Sari horretara aurkezten diren produktu eta zerbitzuak epaimahai batek aztertzen ditu. Prestigio eta irizpide ezagutua duten hezkuntzako profesionalek osatutako epaimahaia da.

Pedagogia Interactiva SL konpainia, beraz, harro dago GIC programaren erabiltzaileekin partekatzeaz GIC 2.0 Eskola Intranetari egin zaion goraipatze hau. Izan ere, ez da goraipatze makala zerbitzu onenaren atalean hirugarren saria jaso izana, EXPODIDACTICA 2006 Hezkuntzarako Baliabideen Erakusketaren barruan.

Link a Web de Premios Innova

 

Pedagogia Interactiva


Marie Curie, 2, 08042 Barcelona (Ed. Fōrum Tecnologia) Telf. 93 253 91 90 Fax. 93 291 76 91 CIF: B-63158455
© 2005, Pedagogía Interactiva, Aviso legal