Komunikaziorako aukerak
Hezkuntza komunitateko kide ezberdinen errealitateari eta aniztasunari egokitzen zaion komunikazio inguru bizkor eta malgua sortzea komunikazioa bermatzeko erarik egokiena da.
Posta elektronikoa: Tresnak posta sistema bat dakar berarekin. Horrela, eskolaren domeinua duen posta pertsonalizatua erabiltzeko aukera izango dute ikasle, irakasle eta administrazioko langileek eta web posta baten aukera guztiez gozatu ahal izango dute (bidali, jaso, erantzun, erantsi, zuzentzaile ortografikoa), eta era berean, mezu baztergarriak kontrolatzeko eta antibirusa izateko aukera izango dute.
Webgunea: Hezkuntza komunitateko kideek GICko funtzio guztietarako eta eskolako informaziorako sarbidea izango dute ikastetxeko web orriaren bidez. Tresna honi esker, web orria bizkor sortu eta administra daiteke, nahiz eta ezaguera teknikorik ez duten pertsonek erabili.
Eskolaren eta familiaren arteko harremana: GICek familiekin komunikazio sistema bat sortzeko aukera ematen du. Gurasoek beren seme-alaben ikasketa espedientea ikusi ahal izango dute pasahitz bat erabilita, edota klasera joan ez badira edota berandu heldu badira ere jakin ahal izango dute. Ikastetxeak jakinarazpen sistema bat ere izango du gurasoengana zuzendu ahal izateko eta edozein motatako jakinarazpenak egiteko: Ikastetxeko ordutegia, irteerei buruzko informazioa, jantokiko menuak edota gurasoei era pribatuan helarazi nahi zaien edozein motatako informazioa.
Ikaskuntza aukerake
Informaziorako eta kalitatezko edukietarako sarbidea, baliabideen bankuak, ariketa elkarreragileak eta ikasle eta irakasleen arteko lankidetzarako aukerak ikaskuntza prozesuak hobetzeko GICen baliabideak dira.
Baliabideak:
- Kontsultak egiteko edukiak: Entziklopediak, mapak, hiztegiak.
- Curriculum barruko eta kanpoko eduki akademikoak.
- Zeharkako ardatzak lantzekomateriala.
- «Media» bankua eta webteka.
- Galderen eta arazoen bankua.
- Ikaskuntza prozesuen zehaztutako alderdien ebaluazioa egiten laguntzen duten galdeketak, norberak zuzen ditzakeenak.
Taldeak: Lan bat batera burutzen duten, ekintza batean parte hartzen duten edo proiektu berean elkarrekin lan egiten duten taldeen prestakuntza eta administrazioa ahalbidetzen duen tresna da. Talde horiek ikasleek, irakasleek eta gurasoek osa ditzakete. Horrela, GICekin, eskolan gurasoz osatutako eskola bat, aniztasuna lantzeko eremu bat, irteera bateko ikasleak elkartzeko topagune bat, ikasketa materiala partekatzeko leku bat edota irudimenak sortutako edozein proposamen aurki daitezke.
Tresna honetara sarbidea izan aurreko identifikazioak bakoitzaren informazioa, lanak, baliabideak edota komunikazioak bakoitzaren profilaren (irakaslea, gurasoa edo ikaslea) araberakoak eta bakoitzaren hezkuntza fasearen araberakoak izatea bermatzen du.
Prestakuntza eta laguntzarako aukerak
GIC eskolan txertatzeak prestakuntza eta laguntza zerbitzua izatea dakar, bai sarean eta baita zuzenean ere. Hori guztia, zerbitzu guztiak erarik onenean ezarri ahal izateko eta GIC erabiltzean sor daitezkeen zalantza eta egoerei erantzun ahal izateko.
Teknologia aukerak
Eskola guztiek ez dituztenez horiek egunean mantentzeko teknologia azpiegiturak ez eta giza baliabideak ere, Pedagogia Interactivak ostatatze eta laguntza zerbitzu bat eskaintzen du:
Interneten ostatatzekoeta sarbidea izateko Europako COLT enpresa liderraren zerbitzarian GIC ostatatzea. Kolaboratzaile horrek Interneten sartzeko erabilgarritasunik handiena eskaintzen du, bai eta segurtasun berme handienak ere.
Eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan plataformaren funtzionamendua egonkorra eta etengabea izatea bermatzen duen goi-mailako prestakuntzadun pertsonal teknikoa.
Postarentzako eta fitxategi guztientzako birusen kontrako zerbitzua . Mezubaztergarrien kontrako zerbitzua.