GIC, eskolako lanerako tresna berria
GIC (Gestión Interactiva del Conocimiento) Internet bidez bertara sar daitekeen leku bat da; eskola bakoitzarena da, komunikaziorako eta ikaskuntzarako ingurune propioa ditu eta baliabideen iturria eta elkargunea da.
Tresna hau gurasoei, ikasleei eta irakasleei dago zuzenduta, haur hezkuntzatik hasita, batxilergo eta prestakuntza zikloetaraino. Era berean, IKTen ahalmen guztia erabiltzen du hezkuntza aukerez osatutako mundu bat eskaini ahal izateko.
Pedagogia Interactivak aukera ezberdinak eskaintzen dizkie eskolei, betiere ikastetxe bakoitzaren ezaugarri propioen arabera. Prozesu honek GIC ezartzea malguagoa egiten duten modulu ezberdinak izan ditzake.
- Irakasleentzako GIC. Ikasleen eta irakasle ez diren langileen berariazko beharrei irtenbideak ematen dizkien INTRANETa. Komunikaziorako zerbitzuak (posta elektronikoa, berri taldeak, jakinarazpen orokorrak...), kudeaketa zerbitzuak (taldeak, karpeta pertsonalak, formularioak, agenda pertsonala, taldekakoa eta eskolakoa...) eta multimedia hezkuntza edukiak (entziklopediak, hiztegiak, eta abar) aurki daitezke bertan.
- Haurrentzako GIC.
Haur hezkuntzako ikasleak teknologietara hurbiltzeko eta horiek erabiltzen trebatzeko balio duen LEKUbat da. Ikasleek jolasten ari diren bitartean ikasten dute multimedia jarduera eta baliabideetarako sarbideari esker. Ikaskideekin komunikatzen ere ikasiko dute eurei egokitutako barneko mezularitza zerbitzu baten eta partekatutako karpeten bitartez. Horien bidez, ikasle guztiek irakasleek beren esku utzitakomaterialak erabili ahal izango dituzte.
LEKU honek Irakasleentzako GICen berariazko zerbitzuak eskaintzen ditu, eta era berean, ikasleen gurasoek eskolarekin komunikazio zerbitzuak izateko sarbidea izatea ahalbidetzen du (irakasle edo tutoreekin elkarrizketak izateko eskatzea, jakinarazpen pertsonalak jasotzea, eskolaz kanpoko ekintzetarako alta eskatzea, espedienteak eta seme-alaben oharrak eta gertakariak ikustea,taldeen bidez elkarren artean komunikatzea, agenda pertsonala edukitzea, multimedia hezkuntza edukietara sarbidea izatea, eta abar).
-
Lehen Hezkuntzako GIC. Lehen hezkuntzako ikasleen beharretara egokitutako LEKUbat da. Posta elektronikoko zerbitzua, taldeen arteko komunikazioa, agenda pertsonala, bakoitzaren adinera egokitutako multimedia baliabideak, sareko galdeketak eta abar dira nabarmendu daitezkeenak.
LEKU honek Irakasleentzako GICen berariazko zerbitzuak eskaintzen ditu, eta era berean, ikasleen gurasoek eskolarekin komunikazio zerbitzuak izateko sarbidea izatea ahalbidetzen du (irakasle edo tutoreekin elkarrizketak izateko eskatzea, jakinarazpen pertsonalak jasotzea, eskolaz kanpoko ekintzetarako alta eskatzea, espedienteak eta seme-alaben oharrak eta gertakariak ikustea, taldeen bidez elkarren artean komunikatzea, agenda pertsonala edukitzea, multimedia hezkuntza edukietara sarbidea izatea, eta abar).
-
Bigarren Hezkuntzako GIC eta Prestakuntza Zikloetako GIC. GICen erabilera lanerako tresna gisa zerbitzu sofistikatuagoekin sendotzeko LEKUAKdira, mota hauetako tresnetara ohitutako ikasleentzat eginak, hala nola, edukierahandiagoa duen posta zerbitzua, taldeen eta taldeen arteko komunikazioa, berri taldeak, fitxategiak partekatzeko aukera, agenda pertsonala, karpeta pertsonalen kudeaketa, jakintza arloek prestatutako eta adin bakoitzera egokitutako multimedia hezkuntza edukietarako sarbidea, eta abar.
LEKU honek Irakasleentzako GICen berariazko zerbitzuak eskaintzen ditu, eta era berean, ikasleen gurasoek eskolarekin komunikazio zerbitzuak izateko sarbidea izatea ahalbidetzen du (irakasle edo tutoreekin elkarrizketak izateko eskatzea, jakinarazpen pertsonalak jasotzea, eskolaz kanpoko ekintzetarako alta eskatzea, espedienteak eta seme-alaben oharrak eta gertakariak ikustea, taldeen bidez elkarren artean komunikatzea, agenda pertsonala edukitzea, multimedia hezkuntza edukietara sarbidea izatea, eta abar).
-
Eskolentzako GIC. Aukera osoa da honako hau, eta berarekin, eskolako kide guztiek GICerako sarbidea izango dute komunikazio oso bat lortu ahal izateko. Hauxe da GIC aukerarik zabalena: Lehenago aipatutako GICen zerbitzu guztiak barne hartzen ditu, eta gainera, honako zerbitzu hauek ere baditu:
- Erarik errazenean eskolako web orria eraikitzeko eta eguneratzeko tresna bat da.
- Eskolako funts bibliografikoa digitalizatzeko eta eskolako web orritik bistaratzeko balio duen tresna bat da.